XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Arkitektura.

Ezaugarri nagusienak: Gurutze-ganga eta arku zorrotza.

Erromanikoarekin alderatuz, masak baino garrantzi handiagoa izango du baoguneak.

Horri esker, edifizioa argitan blai agertuko da.

Murruak bere sostengu-funtzioa galdu egiten du eta eraikuntzak altuagoak eta arinagoak bihurtzen dira.

Edifizio aipagarrienak honako hauek dira: Parise-n: Notre Dame eta Sainte Chapelle.

Espainia-n: Burgos-ko, Toledo-ko eta León-go katedralak.

2. Eskultsura.

Erromanikoaren zurruntasuna alde batera utziaz, eskultura gotikoa naturalagoa eta giza itxura handiagokoa bilakatzen da.

Pertsonaren ezaugarri fisikoak gehiago markatzen dira, hots, keinuak, irrifarra, etab.

Gaiak ere aldatu eta zabaldu egiten dira, hala nola agertzen zaizkigun santuen bizitzak, Ama Birjinarena, etab.

Bestalde, eskulturak arkitekturarekiko zuen menpekotasuna galdu egiten du eta bere gisako bihurtzen da hein handi batean.

Portada ezagunenak: Amiens-go (Beau Dieu) eta León-goa (Virgen Blanca).

3. Pintura.

Horma-pinturak, erromanikoan zuen garrantzia galdu egiten du gotikoan, baoguneak ugaritu egiten bait dira.

Beiratea da nagusitzen dena, elizetan argi koloretsua lortuz.

Pintura ere agertzen da baina honek marko berria izango du: Erretabloa.

Bi estiloak / Arkitektura: Barnealdea / Ganga / Erromanikoa / Fajoi-arkua / Ertza / Kainoi-ganga / Ertz-ganga / Gotikoa / Nerbiodura / Gangari eusten dioten nerbiodurak / Gurutze-Ganga / Arkua / Erromanikoa / Gakoa / Dobela / Erdi-Puntuko Arkua / Gotikoa / Ojibazko Arkua.